BAZTANDARREN BILTZARRA

BAZTANDARREN BILTZARRA

Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitu”, “besta, besta eta besta”, baztandar guzien besta”, horixe da Baztandarren Biltzarra.

Besta haundia da, han eta hemen izen haundia lortu duena, eta baztandarrek nahiz kanpotik datozen bisitariek urte guzian gogo handiz espero dutena. Baina honen gibelean, pentsatzekoa denez, lana dago, borondate hutsez eta ilusio handiz urtarriletik abendu bitarte antolakuntzan diharduen baztandar talde baten lana. Gorabehera aunitzeri aurre egin behar izaten diogu eta zenbaitetan, urduritasun aunitzeko uneak bizitzen ditugu, baina zalantzarik gabe, ez genuke honetan segiko jasotakoa emandakoa baino gehiago izanen ez balitz.

Hortaz, gure taldera, Baztandarren Biltzarraren orgara, igotzeko gonbitea zabaltzen dizuegu. Nahi duzuenerako…. ONGI ETORRIAK ZARETE!