BAZTANDARREN BILTZARRA
EGUNA

EGUNA

Baztandarren biltzarra, Santiago egunaren aurreko asteburuan ospatzen da. 

Eguna aiegatzen denean, herri bakoitzak bere orga egina eta Elizondora eramateko prestatua izaten du. Baztandarreneko giroa goiz-goizetik hasten da. Orgak Elizondoko kale nagusian uzten dira eta  gosaltzera joaten dira herritarrak. Bitartean batzuk, merkatuzelaiko plazan eguardirako mahaiak paratzen egoten dira. 

11:30tan hasten da desfilea zahar-etxearen ondoan hasten da eta kale nagusitik pasatzen da eta ikastolako parkea baino lehen, beitiko kalera pasatzen da. Beitiko kale osoa gurutzatzen du udaletxera aiegatu arte. Udaletxeko balkonean epaileak egoten dira eta orgaren itxura eta egiten duten antzerkia kontuan hartuz, orga bakoitzak puntuak lortzen ditu.

Eguerdiko 2:30tan, merkatuzelaiko plazan, bazkaria (1.400 pertsona inguru) eta bertan bazkaltzen dute. Baztango gazteak, 12-17 urtekoak zerbitzatzen egoten dira. Bazkaldu eta gero bertan musika eta dantza izaten da eta podiumean geratzen diren herriek saria jasotzen dute. Muxikoak eta mutildantzak dantzatzen dira hor bertan, batzuk mahaietan kopekin dauden bitartean eta zortziak aldera Trikidantz taldearekin hasten da dantzaldia.

Frontoian ostatu handi bat paratzen dute edariak eta bokatak erosteko. Gauean Trikidantz akitzean, beste talde batek jotzen du gaueko besta hasiz.

MERKATUKO PLAZAREN KOKALEKUA

Kokaleku izengabea

GOIZEKO DESFILEA

BAZTANDARREN BILTZARRA 2019 (Udaletxe inguruan)

ARRATSALDEKO GIROA

BAZTANDARREN BILTZARRA 2019