BAZTANDARREN BILTZARRA
HISTORIA

HISTORIA

1963 Abuztuaren 23an. Hau izan zen lehen edizioaren egitaraua:10:00etan: Orga, dantzari eta txistularien ibilaldia. 12:00etan: Laxoa partidua / Bertsolariak eta mutildantzak. Bazkaria Dantzaldia Aurrekontua 2.500 pezetakoa (15 eurotakoa) izan zen eta antolatzailea “Los amigos del valle” taldea izan zen.

1964 Irailaren 12an. Baztandarren Biltzarrako kideak egiteko kanpaina burutu zen. Baztango Udalak antolakuntza bere gain hartu zuen.12:00etan Sokatira txapelketa ospatu zen.

1965 Baztango Udalak antolatu zuen besta 11 herritako orgek hartu zuten parte eta Lekarozkoak eraman zuen saria 3. aldiz jarraian. Bazkarian 600 bat pertsonek hartu zuten parte eta txartelaren prezioa 100 pezetakoa(0,60 eurokoa) izan zen.

1966 Ez zen ospatu.

1967 Abuztuaren 6an. Baztandarren Biltzarrak egun finko bat izango zuela erabaki zen, abuztuko lehen igandea hain zuzen ere 750 pertsona inguru izan ziren bazkarian.

1968 Abuztuaren 11an.

1969 Irailaren 7an. Baztango bertze herriekin elkartu ondoren, Amaiurko herriak zabaldu zuen orga apainduen ibilaldia. Elbeteko zubian ongi etorria eman zitzaion eta Udaletxeak opari bateskaini zion. Herriaren sarreran “Ongi Etorri” zioen pankarta jarri zen. Gartzaingo orgak ezin izan zuen desfilean parte hartu, pisu gehiegi zuenez, gurpila bat lehertu zitzaiolako. Auto bat zozketatu zen dirua biltzeko. Autobusak antolatu ziren herrietako jendea Elizondora hurbiltzeko.

1970 Uztailaren 19an. 20.000 pertsona inguru parte hartu zuten bestan. Amaiurrek irabazi zuen orgen lehiaketa.

1971 Abuztuaren 1ean (Santio ondoko igandean). Bazkal orduan, bertze batzuen artean, Silvestre Almandoz akorde oilaria eta Clemente.

1972 Ez zen ospatu.
1973 Uztailaren 21ean. 30.000 pertsona inguru parte hartu zuten bestan.Foruen Plazan, gaueko 9:30etan Gorka Knor, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondo eta Xabier Lete aritu ziren. Auto bat zozketatu zen.

1975 Ez zen ospatu.

1976 Abuztuaren 29an. Udaleko batzordea antolakuntza lanetatik erretiratu zen eta gazteen esku utzi zuten bestaren prestaketa eta antolakuntza. 15.000 pertsona inguru parte hartu zuten.

1977 Abuztuaren 21ean. Euria zela eta, Pilar ikastetxeko polikiroldegian ospatu zen lagun arteko bazkaria. Bazkalondoan, trikitixa, mutildantzak, abeslariak eta bertsolariak izan ziren. Herriko kaleetan, gaztediaren eskuetan, Ikurrina aunitz ikusi ziren. Ikastolako ostatua jendez gainezka egon zen.

1978 Irailaren 10ean.
1979 Irailaren 9an. “Nafarroa euskararen alde”. Arizkundarrek berreskuratutako inautea erakutsi zuten. Anizkoek Elizondon ia 100 urte lehenago ospatutako Euskal Lore Jokoak gogoratu zituzten. Baztan Ikastolak bere orga atera zuen. Baztandarren Biltzarrak komunikatu bat irakurri zuen Iñaki Quijeraren heriotza gaitzetsiz, errefuxiatuekin elkartasuna adieraziz eta Josetxo Zalduari aipamen berezia eginez.

1980 Abuztuaren 31an. “Nafarroa Euskal Herria” “Euskalerrian euskaraz” Lau sari banatu ziren, Baztango kuartelak kontutan izanik; Arizkun, Gartzain, Aniz eta Lekaroz suertatu ziren garaile. Bazkal orduko mutil dantzetan lehenengo aldiz, neskek hartu zuten parte. 

1982 Abuztuaren 29an. “Nafarroa Euskal Herria”. III Argazki lehiaketa ospatu zen. Eskulangintzaren erakusketa eta euskal liburu eta diskoen azoka antolatu ziren. Baztango margolarien lanen erakusketa jarri zen udaletxeko gorapeetan Baztan Ikastolarendako diru sarrerak lortzeko. Sari berezia Lekarozko orgak lortu zuen. Erratzu, Berrueta, Elizondo eta Oronozko orgek ere sariak lortu zituzten. Dantza taldeek beren erakustaldietan Ikurrina eraman zuten eta pankarta batean honako hau irakur zitekeen: “Nafarroako dantza taldeak Ikurrinarekin”. Erran behar da Nafarroako Diputazioak Ikurrina eramaten zuten dantza taldeak diruz ez laguntzea erabaki zuela urte hartan. Erratzuko karrozak eskuararen heriotza irudikatzen zuen: “Eskuara lurperatu dutela uste dute, baina gure artean bizirik dago”. Iruritakoek gazteen etorkizun iluna (Ameriketan edo mendi-lanetan) adierazten zuen. Carlos Garaikoetxeak (Euskadiko Lehendakariak), Joseba Elosegik eta Paul Doutornierrek (Lapurdiko Biltzarreko Buruak) Udaletxeko balkoitik jarraitu zuten desfilea. Bazkal orduan Baztandarren Biltzarrak eskuarak eta Ikurrinak Nafarroan jasotzen zuten bazterketa gaitzetsi zuen eta omenaldia eskaini zitzaien urte hartan zendutako bi kideei: Karmentxu Izeta eta Manoli Irungaray. Ikurrina izan zen gai nagusia. Amaiurko Gaztelu Elkartearen txosnak sekulako arrakasta izan zuen; bertan atorrak eta Miguel de Orreagaren “Amaiur” liburua saldu ziren.“Citroen Visa” auto bat zozketatu zen. Atsaldean, alkatearen aginduz, udaletxeko balkoitik Espainiako, Nafarroako eta Euskal Herriko banderak bildu ziren eta Baztangoa utzi zen. Arratsaldeko 6etan urteroko manifestazioa burutu zen, 600 pertsona inguru parte hartu zutela; “Hator, hator” kantarekin eman zitzaion hasiera eta manifestazioan zehar “UCD hiltzaile, PNV laguntzaile”, ”KAS herriko alternatiba” edo ”Amnistiarik gabe, bakerik ez” bezalako leloak oihukatu ziren. Arazorik gabe bukatu zen. Baztandarren Biltzarrako kideen artean eztabaida piztu zen, Merkatu zelaian bi pankarta kendu zirelako. Euskal Preso eta Errefuxiatuen batzordeak komunikatua bideratu zuen Baztandarren Biltzarraren  portaera gaitzetsiz. Prentsak bildu zuen eztabaida: Baztango Euskadiko Ezkerraren komunikatua, Baztandarren Biltzarrako bertze kideen erantzuna…

1983 Abuztuaren 21ean. “Nafarroa Euskal herria” Bezperan, herriko plazan Minxoriak eta Niko Etxarten kontzertua burutu zen. Besta egunean eskulangileen eta Baztango margolarien lanen erakusketa eta euskalmusika eta liburuen azoka antolatu ziren. Baztango alkateak ez zuen onartu Baztango bandera udaletxeko balkoian egon zedin baina, hala eta guztiz ere, zinegotzi batzuek zintzilikatu zuten eta desfilea iristerakoan jaitsi egin zuten kalera desfilearen aurrean joan zedin. Baztandarren Biltzarraren historian lehenengo aldiz, Baztango bandera ez zen udaletxeko balkoian egon, Union Baztanesak horrela erabaki zuelako. Guardia Zibilak zuzenean esku hartzekome hatxupean, Baztango bandera balkoitik kentzeko agindua eman zuen. Bazkaltzeko orduan omenaldi berezia eskaini zitzaion Mariano Izetari.“Panda deskapotable” bat zozketatu zen.

1984 Bezperan, Guardia Zibilak hiru baztandar gazte atxilotu zituen. Iganderako, bi aske utzizituzten eta bestea Iruñera eraman zuten. Bezperan bertan 22:30etan, herriko pilota lekuan Mikel Laboak kontzertua eskaini zuen. Baztango udaletxean leiho eta ateak itxita egon ziren. Gartzaingo orgak lortu zuen lehen saria. Bertze orga batean honako mezu hau azaltzenzen: “Hogei urte hauetan ospatu den Baztandarren Biltzarran, Baztango bandera etakuartel bakoitzeko ezaugarriak izan ditugu desfilean. Gaur ez dira hemen ”Kaleak apaindu ziren Baztan, Nafarroa eta Euskal Herriko banderekin.

1985 Irailaren 9an. “Nafarroa Euskal Herria” Bezperan “Hitz” antzerki taldeak Arturo Campionen “Bardo de Itzalzu” antzezlana eskaini zuen herriko pilota lekuan. Bi gai nagusi izan ziren edizioaren protagonista: Baztan Ikastolaren leku falta eta Udalak besta ofiziala bezala ez onartzea. Udaletxeak itxita egoten jarraitu zuen.
Baztan Ikastolako gurasoek eskolako aulki eta mahaiez beteriko orga bat aurkeztu zuten eta pankartan honako hau irakur zitekeen: “Lekurik gabe zertarako nahi ditugu?”. Aulkieta mahai haiek udaletxeko sarreran utzi zituzten. Lehenengo aldiz apaindutako orga hoberenari Mikel Iriartek egindako trofeoa eskaini zitzaion. Lekarozkoa suertatu zen irabazlea. Bazkal orduan Clemente Ezcurdiari omenaldia eskaini zitzaion.

1986 Abuztuaren 30/31. “Nafarroa Euskal Herria”Aurrekontua 3.700.000 pezetakoa (22.237 eurokoa) izan zen. Larunbatean Arizkunenean zeramika eta maketa erakusketa zabaldu zen. Gauean gau-pasa izan zen. Igandeko desfilearen arduradunak Jose Antonio Istilart, Mª Cruz Goñi, Felix Salaburu eta Mikel Iriarte izan ziren. Goizaldera 15 “patrol” kokatu ziren Elizondoko kuartelean. Bazkaltzeko orduan jantokia inguratu zuten. Guardia Zibilak Gestoren manifestazioa desegin zuen, giroa erabat nahasiz. Hiru pertsona hartu zituzten preso, bat esposatuta eskapatu zitzaien etabeste biak Iruñera eraman zituzten. Elkarteak besta bertan behera uztea erabaki zuen. Luis Roldanek (Nafarroako Gobernadore Zibilak) Baztandarren Biltzarrari espedientea zabaldu zion. Julio Iturralde Baztango alkateak eta bere taldeak diru laguntzarik ez ematea eta bi espediente irekitzea erabaki zuten.

1987 Uztailaren 19an. “Nafarroa Euskal herria” Udaletxeak oztopoak jartzen jarraitu zuen eta ez zuen besta ospatzeko baimen ofizialik eman. Baztandarren Biltzarrak desfilea Baztango, Nafarroako eta Euskal Herriko banderekin zabalduko zela erabaki zuen. Kartel lehiaketa antolatu zen. Udaletxeko maketa agertzen zuen Baztan Ikastolako orgak irabazi zuen.AEK-k, Baztan Ikastolak, H.B.k eta Xorroxin Irratiak beren ostatuak jarri zituzten diru sarrerak lortzeko. 500.000 pezetako (3.005 eurotako) sari bakarra zozketatu zen.

1988 Uztailaren 17an. “Nafarroa Euskal Herria” 25.urteurrena. Baztandarren Biltzarrak zilarrezko ezteiak ospatu zituen. Bideo bat eta aldizkari batargitaratu ziren. Jexux Baylonek irabazi zuen kartel lehiaketa. Bezperan Oskorrik bere azken diskoa aurkeztu zuen: “Hamabost urte,… eta gero hau!” Sekula baino jende gehiago hurbildu zen Elizondora. Igande goizean meza eta laxoa partiduak ospatu ziren.Osasun arazoak zirela eta Maurizio Elizaldek ez zuen parte hartu bestan. Amaiurko orgak irabazi zuen.

1989 Uztailaren 16an. “Nafarroa Euskal Herria” Ostiralean Arizkungo gazteek “Herriko bozak eta nor alkate” lana antzeztu zuten. Larunbatean Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren kontzertua ospatu zen. Baztandarren Biltzarrak jarritako tabernetan bildutako dirua, eskuara Baztanen bultzatzeko asmoarekin sortutako Baztango Euskal Kultur Batzordea martxan jartzeko erabili zen. Ingalaterrako telebistak besta inguruko irudiak hartu zituen. Jose Luis Frantxez izan zen kartel lehiaketaren irabazlea.
Baztango Udalak besta ospatzeko baimena ukatu zuen egitaraua eskuara hutsez zegoelako aitzakia erabiliz. Bere zinegotzi gehienak euskaldunak baziren ere, Union Baztanesa taldeak egitaraua ulertzen ez zuela adierazi zuen. Udaletxeko ateak eta leihoak itxita egon ziren. Desfileko epai mahaia  Bortziriak, Malerreka, Ultzama eta Iparraldeko lagunek osatuzuten eta lehen saria Almandozko orgari eman zioten. Bazkal orduan, aipamen berezia egin zitzaien Elkarteko kideak izandako eta mendian zendu ziren Ramon Jaurena eta Pello Etxarti. Modu berean, omenaldi berezia eskaini zitzaion Joakin Lizasori, “Apalari”, Berroetako orga prestatzen urteetan egindako lanagatik. Gastu guztiak ordaindutako Kubarako bidaia zozketatu zen.

1990 Uztailaren 22an. “Nafarroa Euskal Herria” Ana Larrui elizondarrak irabazi zuen kartel lehiaketa. Ortzilerian Arizkungo gazteek “Hazparneko anderea” antzezlana eskaini zuten Gartzainen. Desfilean Zigak lortu zuen 1. saria eta Baztan Ikastolako dantzariek hartu zuten parte. Ez zen zozketarik antolatu eta Baztandarren Biltzarra elkarteko kide izateko txartelaksalgai jarri ziren, 550 pezetatan (3,3 eurotan) helduendako eta 300 pezetatan (1,8eurotan) gazteendako.Udaleko balkoian “Noizko ura Zozaian? Udaletxea, Zozaia ere Baztan da” zioenpankarta zintzilikatu zuten. Arraiozkoek erreketako gehiegizko ur erabilpena salatu zuten. Pedro Mª Esartek idatzi batean Udalaren zahar berritzean izandako irregulartasunak (adjudikazioa, ondarearendesagerpena eta abar) salatu zituen.Arratsaldeko 6etan Ultzama, Leitza, Zubieta, Sunbilla eta Narbarteren arteko sokatiraeta proba konbinatuak ospatu ziren.7:30etan ehunka pertsonek parte hartu zuten Amnistiaren Aldeko Batzordeak antolatutako manifestazioan.

1991 Uztailaren 21ean. “Nafarroa  Euskal Herria” Kartel lehiaketa Jose Luis Frantxezek irabazi zuen. Zenbait herrietan dianak eskaini ziren eta Catalunyako Llica D´Amunt dantza taldearen saioaren ondoren desfileari hasiera eman zitzaion. Zortzi urte pasatu ondoren Udaletxea berriro zabalik egon zen. Patxiko Oiarzabal Baztango Alkateak, baztandar guztiak gonbidatu zituen Baztandarren Biltzarreko ospakizunetara prentsa ohar baten bidez. Almandozko orgak irabazi zuen.Baztandarren Biltzarrak bere ezadostasuna azaldu zuen beste banderekin batera Espainiakoa ere zintzilikatuta zegoela ikustean. H.B.ko zinegotziek “Hau ez da Espainia” zioen pankarta zintzilikatu zuten balkoian. Bazkari garaian omenaldia eskaini zitzaion Felix Iriarteri Baztanen hainbertze urtez atabala jotzen aritzeagatik. Modu berean gogoan izan ziren deportatuak, erbesteratuak,preso zeudenak eta, bereziki, Joselu.Baztango folklorearen inguruan, Jabier eta Patxi Larraldek, Arizkungo txistulariek mutildantzen eta irri dantzen disko berri bat jarri zen salgai.

1992 Uztailaren 19an.  “Nafarroa Euskal Herria” Kartel lehiaketa Mikel Urmenetak irabazi zuen; bere aita, Miguel Javier Urmeneta,diputatua zenean, hasierako Baztandarren Biltzarra guztietara etorria zen.
Udalak ateak zabaldu zituen eta Baztango bandera ofiziala, Nafarroakoarekin eta Ikurrinarekin batera desfilearen buruan izan zen. Arizkungo “Peñako errota” orgak eraman zuen lehiaketaren saria. Bazkaltzeko orduan aipamen berezia berriki zendua zen Maurizio Elizalderi. Moduberean, gogora ekarri ziren atxilotutako lau baztandar: Bittoriano, Kali, Dabid eta Xotero.         

 1993 Uztailaren 18an. “Eskuarak batzen gaitu” Estreinatutako lelo berriak honako hau agertu nahi zuen: “Egiazko euskaldun besta,denok elkarturik eta bat eginik” Bestaren XXX. Edizioa ospatzen zen eta erakusketa berezia antolatu zen. Jexux Baylonek irabazi zuen kartel lehiaketa. “Gure Ikurrina – Baztan” agertzen zuten pegatinak ikusi ziren. Omenaldia eskaini zitzaion Xorroxin irratiari eskuararen alde egindako lanagatik. Garai batean Kaliforniara joandako Baztandarren seme-alaba gazte talde batek parte hartu zuen bestan.

1994 Uztailaren 17an. “Eskuarak batzen gaitu” Edizioko helburuak garbi zeuden: eskuara, Ikurrinaren 100. urteurrena eta euskaldunen elkartasuna. Baztan Ikastolak bere orga atera zuen. Elizondoko “Txokotoko presa” orgak k irabazizuen.Udaletxeko atzealdeko Eskulangileen azokaren parte hartzaile kopurua 25 eskulangile ingurukoa izan zen (ia bikoitza). Zozketaren saria “karroza zama” izan zen.

1995 Uztailaren 16an. “Eskuarak batzen gaitu” Mattin marrazkilari ezagunak irabazi zuen kartel lehiaketa. Bestaren presupuestoa 5.000.000 pezetakoa (30.050 eurokoa) izan zen. Baztan Ikastolak bere 25. urteurrena ospatzeko orga prestatu zuen. AEK-k berean, Nafarroan eskuara ikasteko zeuden traba administratiboak aipatzen zituen. Arratsaldeko manifestazioan, preso zegoen Elizondoko Txema Ballarena gazte intsumisoari elkartasuna adierazi zitzaion.

1996 Uztailaren 21ean. “Eskuarak batzen gaitu” Irurtzungo Jose Javier Legarrak irabazi zuen kartel lehiaketa. Zigako “Ogia egiteko labia” orgak irabazi zuen. Lehen aldiz zahar-etxeko orga atera zendesfilean.  Doike eskuara taldea hau zioen bere kartelan: “Bazeneki zer pozgarria denzuri eskuaraz aditzea…”. Berrogeita hamar emakume atera ziren dantzan Mª Cruz Goñi arizkundarraren eskutik. Arratsaldeko manifestazioan Guardia Zibil batek bere pistola atera eta tiro bat bota zuen airera.

1997 Ez zen baztandarren Biltzarra ospatu. Ez zen jende nahikorik antolakuntza aurrera eramateko eta, hausnarketa sakona egin ondoren, besta ez ospatzea erabaki zen.

1998 Uztailaren 19an. “Eskuarak batzen gaitu” Ana Villoria iruritarrak eta Diego Calerok irabazi zuten kartel lehiaketa.
Lehenengo aldiz Tonbola antolatu zen. Salgai jarritako txarteletan sari zuzenak lortzen ziren. Elizondoko Beti Zurrutak lagun taldeak lortu zuen lehen saria desfilean. Xorroxin Irratiak desfilearen zuzenean eman zuen.

1999 Uztailaren 18an. “Eskuarak batzen gaitu” Josune Iturzaeta elizondarrak irabazi zuen kartel lehiaketa. Baztango 15 herrietako orgak atera ziren desfilean inork hutsik egin gabe. Baziren 20urte hori gertatzen ez zela. Argentinako Rosario hiriko dantza taldeak ere hartu zuen parte desfilean. Arraioz eta Elizondoko orgek lortu zuten lehen saria

.2000 Uztailak 16. “Eskuarak batzen gaitu” Josune Iturzaetak berriro irabazi zuen kartel lehiaketa. Jabier Ziga Etxandiren “Elizondoko merkatua” margoa erakusten zuen Zigako orgaklortu zuen lehen saria. Eslovakiako dantza talde batek hartu zuen parte desfilean.Baztandarren Biltzarrako kide izandako eta berriki zendutako Xabier Lertxundiri omenaldi berezia egin zitzaion. Modu berean, omenaldia jaso zuen Kastora Agestaartisauak urte luzez bestan bere lana erakutsi izanagatik. Baztandarren Biltzarrak urte hartan herrietako bestetara joateko Gan-Torri autobus zerbitzua jarri zuen abian lehen aldiz. 

2001 Uztailaren 22an. “Eskuarak batzen gaitu” Polo Gartzia iruindarrak irabazi zuen kartel lehiaketa. Mariano Izetarik gabeko lehen Baztandarren Biltzarra izan zen eta omenaldi berezia egin zitzaion egindako lana eskertzeko. Desfilean berriro Baztango 15 herriek parte hartu zuten. Zigako “Egozkue Jauregiko aberatsak” orgak eraman zuen lehen saria. Lekarozko eta Elbeteko orgek beren frontoietako egoera salatzen zuten.

2002 Uztailaren 21ean. “Eskuarak batzen gaitu” Polo Garzia iruindarrak irabazi zuen kartel lehiaketa.Azpilkuetako “Artua xuritzen eta errosarioa” orgak lortu zuen lehen saria. Erratzukoorgak uharte bat Baztango banderarekin eta “Defenda dezagun gure perrexila” zioen pankarta erakusten zituen. Herri ekimenak 600 preso politikoen egoera salatu eta gatazka konpontzeko Euskal Herriari hitza emateko eskatu zuen.

2003 Uztailaren 20an. “Eskuarak batzen gaitu” Josune Iturzaetaren kartelak iragarri zuen besta. Aurrekontua 48.000 eurokoa izan zen. Diru sarrera nagusiak ostatutik eta tonbolatik lortu ziren.40. urteurrena ospatzeko disko bat kaleratu zen. “M-n Ezten” taldeak grabatutako abestiaren letra Jon Barberenak idatzi zuen eta musika, berriz, Imanol Goikoetxeak konposatu zuen. Elizondoko Beti Zurrutak taldeko “Ameztiko meategia” orgak lortu zuen lehen saria. Otsailaren 20an itxitako “Euskaldunon Egunkaria” gogoan izan zen. Baztandarren Biltzarra Elkarteak omenaldi txiki bat egin zien egunkari horretako langile guztiei. Bereizenean Joxean Lizarribar eta Jon Abril egon ziren Elizondon.
2004 Uztailaren 18an. “Eskuarak batzen gaitu” Zigako Juan Ignacio Mendiburuk irabazi zuen kartel lehiaketa.Beti Zurrutak taldeko “Gorramendiko basea” orgak lortu zuen lehen saria. Bazkariak omenaldia egin zitzaien Juanjo Atxaro, Josu Primi eta Tiburcio Arraztoari, hainbertze urteetan pilotaren alde egindako lanagatik. Bazkariko omenaldian aipamen berezia Mariano Izetari.

2005 Uztailaren 17an. “Eskuarak batzen gaitu” Hirugarren aldiz kartel lehiaketaren irabazlea Josune Iturzaeta izan zen.Ttipi-ttapa telebistak zuzenean eskaini zuen desfilea. Eskuararen transmisioan laneannabarmendu direnak ireki zuten desfilea: Baztan Ikastolako ordezkari bat, AEKkobertze bat eta Baztanen eskuara mantendu duen famili bateko lau belaunaldietakokideak. Arizkundarrek haizeak botatako frontoiko teilatua konpontzeko eskatu zuten. Almandozko “Erregeak herrian izandako istripua” orgak lortu zuen lehen saria.Bazkal orduko sorpresa Baigorriko Erramun Martikorena abeslaria izan zen. Antolatzaileek olerki bat irakurri zuten AEK eta Baztan Ikastolaren ohorez.

2006 Uztailaren 16an. “Eskuarak batzen gaitu” Ospakizuna arriskuan egon zen lan egiteko jende gehiago behar zelako eta nahikoberandu arte ez zen azken erabakia hartu. Amaia Iturraldek irabazi zuen kartek lehiaketa. Desfilea Baztango herrietako alkateek ireki zuten. Elizondoko Aise, Baldarrak eta Falfarak koadrilak elkarrekin egindako “Baztango armarriaren historia” orgak irabazi zuen lehen saria.Saria jasotzerakoan gogoan izan zituzten Jon Oskoz eta Aritz Plaza. Errugbi taldeak karroza atera zuen. Iruritakoak Erdizko harrobiaren kontra azaldu zireneta Arraiozkoak mendiak hobekiago zaintzeko eskatu zuten. Bazkaltzeko orduan gogoan izan zituzten Kepa Arizmendi, iheslari politikoa, eta Joxe Miel Gaztelu, preso politikoa. Baztango Ezker Abertzaleak arratsaldeko manifestaziora joateko deia egin zuen.

2007 Uztailaren 22an. “Eskuarak batzen gaitu” Kartel lehiaketa Siscu Simon Riverak irabazi zuen. Elizondoko Aise koadrila eta Ziga izan ziren desfileko irabazleak. Anizko, Erratzuko,Arizkungo, Arraiozko eta Iruritako orgak Magnesitas de Navarra enpresak Erdiz mendian egin nahi zuen harrobiaren kontra azaldu ziren. Herri Ekimenak presoen egoera salatu zuen.

2008 Uztailaren 20an. “Euskuarak batzen gaitu” 45. urteurrena ospatu zen. Elkartearen logotipo berria eta urteko kartela Juan Angel Perotxenak egin zituen. Elizondoko Arriarte Elkarteak 50. urteurrena ospatzen zuen eta bertako bazkideek zabaldu zuten desfilea. Lehendabiziko Baztandarren Biltzarran atera zuten orga berbera atera zuten. Bazkarian egindako omenaldian Arriarte elkarteko kideek egindako lana eskertu eta gogoarazi zen. Beraiek lortu zuten lehen Baztandarren Biltzarra ospatzeko Gobernu Zibilaren baimena.

2009 Uztailaren 19an. “Eskuarak batzen gaitu” Kartel lehiaketa Begoña Durruty arizkundarrak irabazi zuen.
Baztandarren Biltzarrak kanpotik etorritakoei gertutasuna erakutsi nahian, desfilea irekieta banderak eramateko ohorea Baztanera kanpotik etorritako eta gaur egun bertan bizi diren hiru lagunei eman zien; Lucia Rios, Fernando Cortijo eta Marta Perez izan ziren aukeratuak.“Elizondoko barride berriak” izenpean, Baztanen bizi diren hegoamerikarrek parte hartu zuten lehen aldiz desfilean. Sari nagusia Elizondoko bi taldeek eraman zuten: BetiZurrutak  (“Sagardoa egiten”) eta Belatzak (“Zezen plaza”).

2010 Uztailaren 18an. “Eskuarak batzen gaitu” Juan Angel Perotxenaren kartel batek iragarri zuen besta. Foruen Plazako berrikuntza zela eta, bezperako ez zen ekitaldirik antolatu. Gune nagusi hori baztertuta, antolatzaileek Merkatu zelaia eta Laxoko pilotalekua bestaren erdigune nagusiak bihurtu zituzten. Udaletxea itxita egon zen eta agintariek ez zieten herritarrei harrera egin. Oronozko orgak irabazi zuen desfilean. Munoa harrobia eta Aroztegiako proiektu urbanistikoa salatu zituen orga batek baino gehiagok.

2011 Uztailaren 17an. “Eskuarak batzen gaitu” Agoizko Alfredo Leonek irabazi zuen kartel lehiaketa.Baztan Ikastola izan zen omendua bere 40.urteurrena ospatzen zuelako urte hartan. Ikastolak zabaldu zuen orgen desfilea. Elizondoko Beti Zurrutak taldeko “Santanderko zurginak Baztanen” orga suertatu zen irabazle. Desfilearen amaieran Herri Ekimenak taldeko “Dispertsioak  hiltzen du”. Orgak Euskal Herriko presoen egoera salatzen zuen hainbat adibide emanez (Joxemigel Gaztelu, etxetik 1.200 kilometrotara Algeciraseko espetxean, Iñaki Erro Almerian, etxetik 1.020 kilometrotara).

2012 Uztailaren 22an. “Eskuarak batzen gaitu” Leitzako Aingeru Zabaletak irabazi zuen kartel lehiaketa. Larunbatean Nafarroako konkistari buruzko ikuskizun artistikoa eskaini zen Amaiurren Konkista horren 500. urteurrena zela eta, desfilea amaiurtarrek ireki zuten, memoria historikoa gorde eta bere gazteluaren berreskurapenaren alde egindako lanaren omenez. Orga gehienetan murrizketen aurkako mezuak ikusi ziren. Elbeteko orgak eraman zuen1. saria. Bazkarian omenaldia egin zitzaion Ernesto Prati.